:: Ibilbide birtuala
:: Albuma
:: Bisitarien liburua
:: Inkestak
:: Estekak
09/09/2010

Bilatu:
Ezagutu gaitzazu

Ingurune naturala

Ibilaldia Mariñanas emari gutxiko ibaian zehar. Bargotako udal barrutia iparraldeko mendizerraren 895 metroko garaieratik hegoaldean mugakide dituen Cicujano edota Las Planillaseko 380 metrora jaisten da.

Udalerriaren lurrik gehienak laborantzarako erabiltzen dira, eta udal barrutain ia-ia ez dago jatorrizko landarediaren aztarnarik ere. Badaude erkamezti eta arizti batzuk, hala nola pinudi landatu berriak. Gainontzeko lurrak basoberaz hartuta daude: ipar-ipuruak, sastrakadiak, ezkaiak, izpilikuak eta elorriak..

Animaliei dagokienez, inguruko basoetan azeriak eta aztoreak ikus daitezke eta, landalurretan eperrak, erbiak eta untxiak.


IBILBIDEAK

Done Jakue bidea
Done Jakue bideak Bargotako udal barrutia zeharkatzen du, herri barrutik pasatzen ez bada ere. Bidea Poyoko Ama Birjinaren ermitara iritsi baino metro batzuk lehenagao sartzen da Bargotako barrutian. Ermitaren atzetik jarraitzen du N-111 errepidearen ondotik, eta metro batzuk aurrerago mendi-bide bihurtzen da. Bide horrek Bargotara doan tokiko errepidea zeharkatu eta Mataburrosko sakanara jaisten da. Ondoren, bideak N-111 errepidearen ondoko mahasti, olibondo eta almendroen artean jarraitzen du Cornava ibaiaren arrora iritsi arte; baina horiek jada Bianako lurrak dira.

Figueras muinoa
Bargotaren iparraldean, Torralbaren mugakide, dago Figueras muinoa. Horrek izatez 849 metroko garaiera du, eta Bargotatik 5 kilometrora dago. Ordubete inguruko ibilaldia eginez iritsi gaitezke herritik muinoaren gailurrera.

Montenegro muinoa
Montenegro muinoa herritik kilometro ingurura dago, udal barrutiaren erdi-erdian, eta 649 metroko garaiera du. Herritik ateratzen den bidea hartu eta gero eskuinetara joz, inolako arazorik gabe iritsiko gara 15 minutu inguruan muinoaren gailurrera.

Esprontzedako bidea
Esprontzedako bidea herriko iparraldetik ateratzen da eta oztopo berezirik gabe egiten du bertara iritsi arteko 6 km-ak. Ordubete inguru behar dira bide hau egiteko; bidea izatez laua da azken zatiko aldapa izan ezik.

Araseko bidea
Bide hau laua da erabat, eta ez dago inolako oztoporik ez maldarik. Bide hau Bargotako ipar-ekialdetik ateratzen da. Bideak 5 km inguru ditu eta ordu bat behar izaten da oinez egiteko.



Kontaktua   -   es  eu 
Copyright Consorcio Turístico de Tierra Estella
Eskerrik asko Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari armarriengatik
Desarrollo: FitQuest
...ren dirulaguntzaz :
TEDER LEADER CEE Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación Gobierno de Navarra