Bargotara datorrenak herrigune ondo zaindua ikusiko du. Horko eraikinen buru egiten XVI. mendean jasotako Santa Maria eliza aurkituko du eta barruan Ama Birjina Esklabotzakoaren tailu interesgarri bat.
Herritik irten gabe eta Bargotako aztiaren kondaira sortu zen kaleetan zehar ibiliz, turistak armarridun etxe eder asko ikusteko parada izango du. Horietan aipagarriena La Casa de la Linterna: barruan eskailera monumental bat du eta buru egiten kupula bat petxinetan oinarriturik.
Nolanahi ere, Bargotan naturaz zuzenean gozatzeko aukera ere badago, bai Biruko Gorri upalategiko instalazioak bisitatu eta D.O. Rioja ardoa nola egiten den bertan ikusiz, edota Done Jakueren bidea eginez udal barrutian zehar. Bidearen alboan badago beste gune interesgarri bat ere: Poyoko Ama Birjinaren ermita, XVI. mendean eraiki eta XIX. mendean eraberritua.
TURISMO ENPRESAK
Asador Biurko Gorri
Bodegas Biurko Gorri
Ponival kalea, z.g.
Telefono zkia: 948 64 83 70
Fax-a: 948 64 83 99
www.biurkogorri.com
Urte guztian irekita, aldez aurretik abisatu behar da
Tokia: 80 lagunentzat. Taldeak: 100 lagunekoak